XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiri txikiren batera joana da Di Massimorekin eliza bateko pinturak ikustera.

(Baina iparralderantz ala hegoalderantz joan den ez al dakizu?)

- Ez, egia esan. Hegoalderantz joango zen, noski. Baina zer axola digu horrek?

(Bai zorte txarra, hemen ez topatzea, ez da hala? Behintzat nora zihoan esanda utzi balu!)

- Egia. Nik ere galdetu nion.

- Gela osoa miatu nuen, maparen bat edota nora zihoan adieraziko zuen beste zerbaiten bila.

- Duela hiru egun deitu eta horixe esan zidan, bere gela erabil nezakeela gogo banuen.

Ideia ona zen aldika berriro bere nortasuna hartzea, noizbait gerta baitzitekeen une batetik bestera bere burua horretara behartuta ikustea, eta bitxia zen zein erraz ahazten zen Tom Ripleyren ahotsaren tinbre zehatza.

Margerekin hizketan jarraitu zuen, bere ahotsaren soinua bere belarriek gogoratzen zuten berbera iruditu arte.

Baina gehienetan Dickie zen, doi-doi solas eginez Freddierekin eta Margerekin, eta distantzia luzera Dickieren amarekin, eta Faustorekin, eta ezezagun batekin afari batean, ingelesez eta italieraz mintzatuz, Dickieren irrati portatila piztuta, hartara, hoteleko enplegaturen bat pasilutik pasatzen bazen, Signor Greenleaf bakarrik zela zekienen bat, xelebre bat zela pentsa ez zezan.

Batzuetan, irratiko kanta Tomen gustukoa baldin bazen, dantzan hasten zen bera bakarrik, baina Dickie balitz bezala neska batekin dantzan behin ikusia zuen Dickie Giorgio's-eko terrazan Margerekin dantzan, eta Napoliko Giardino degli Orangi-n ere bai, pauso luzeekin baina tente samar aukeran, ez dantzari ontzat hartzeko moduan.

Une bakoitza plazer bat zen Tomentzat, bai bere gelan bakarrik egotea, bai Erroman kalerik kale ibiltzea, orain bazterrak ikusiz orain apartamendu bat bilatuz.

Ezinezkoa zen bakarti edo aspertuta sentitzea, halaxe iruditzen zitzaion, Dickie Greenleaf zen bitartean.